Nafarroako mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Datorren igandean (otsailak 14) irteera antolatu du aizkardi mendi taldeak Nafarroan barrena. Elkoatzetik (700m Urralgoiti) abiatu eta Arnatzu (1366m) igo ondoren, Baigurara (1474m) abiatuko dira, segidan Abaurreagainera (1050m) jaisteko:

Irteeraren iraupena sei ordu eta erdi ingurukoa da. (20 kilometroko luzera).
Izena emateko, 649717182 zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardi aretoan
ostegunean ordutegi berdinean otsailaren 11 baino lehen.
Irteera goizeko 07:00etan izango da (Otsailak 14), Olaederra kiroldegitik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!