23 konpartsek osatu zuten Zumea Plazatik irten eta Goikoplazan amaitu zen desfilea. Gaiak eta koreografiak, denetarikoak ikusi ahal izan ziren: erdi aroa, Eskozia, Eurovision-eko lehiaketa, gansterrak, gaixoentzako ospitalak, bikingoak, heriotzaren iragarleak, hippiak, mexikarrak, sanferminak, inuitak, Andaluziako folklorea...
Gora Kale Txiki txaranga desfilearen atzetik joan zen ibilbide osoan, inauterietan ohikoak diren musika doinuekin alaituz kaleak.
Bestalde, herritar ugari izan zen lagun giroan mozorrotu zena umore betean, Andoaingo kaleak alaituz konpartsekin batera.