Andoaingo PSE-EE alderdiak lore eskaintza egingo du "Josebaren etxea" eskulturaren aurrean, eguerdiko 12:00etan hasita. Bigarren omenaldi ekitaldia izango da. Atzo etxekoek egin zioten omenaldia, UPyD eta COVITE bezalako erakundeak alboan zituztela. Gaur herriko sozialistek gogoan hartuko dute. ETAk 2003an hil zuen.