Musika nagusitu da Asteasuko inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 6a, 01:00

Rockero, rapero nahiz batukadako perkusio jole, Asteasuko gazteak mozorroaren paperean sartu eta musika ikuskizun polita eskaini dute herriko kaleetan. Herritar ugari elkartu da eta gaztetxoek giro paregabea jarri dute estilo anitzetako dantza eta abestiekin.

[Argazki bilduma]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!