Inauterietako emanaldi dibertigarria Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 6a, 01:00

Inauterietako festetan murgildu dira Zizurkilgo ikasle, irakasle zein gurasoak. Plaza mozorroz jantzi eta dantza ikuskizun dotorea eskaini dute gaztetxoek.

[Argazki bilduma]

Mahai joko ezberdinez jantzi dira Pedro Mari Otañoko ikasleak; nor da nor, partxis eta dominoa, besteak beste. San Millan ikastetxekoak aldiz, plazara ukitu tetriko bat emanez, zombi eta mamu jantziak hartu eta dantzan eta oihuka ibili dira. Azkenik, Zubimusuko lorezainez bete da plaza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!