Mahai joko ezberdinez jantzi dira Pedro Mari Otañoko ikasleak; nor da nor, partxis eta dominoa, besteak beste. San Millan ikastetxekoak aldiz, plazara ukitu tetriko bat emanez, zombi eta mamu jantziak hartu eta dantzan eta oihuka ibili dira. Azkenik, Zubimusuko lorezainez bete da plaza.