Mozorro egunak Andoainen

Atzo hasi ziren inauteriak Andoainen eta gaur Gazte Lokalean eta Basteron gaztetxoentzat hitzorduak izango dira. Agenda atalean hitzorduak ikusgai daude.

Ostegun Gizena: [Argazki bilduma ikusi]   [Bideoa]

Adi, biharko desfileari. Udalaltzaingoak trafikoa moztuko du herrigunean eta horrek eragina izan du bus zerbitzuetan eta ibilgailuen garraioan.

Oharra:

“Inauteriak direla-eta, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara trafikoa itxita egongo dela hurrengo kaleetan: Karrika, Aita Larramendi, Martín Ugalde, Zumea, Kale Berria, Juan Bta. Erro, Kale Nagusia eta La Salle etorbidea. Horregatik, aipatutako ordutegi hauetan, kotxeak ez erabiltzea eskatzen dizuegu.

Autobus zerbitzuari dagokionez, berriz, jakinarazten da, autobus berdeak Sorabilla eta Aiztondo arteko geltokian jasoko dituela bidaiariak bi norabideetan, eta Bazkardoko geltokian, Donostiara doazen autobusetan, puntutan eta t’erdietan soilik jasoko dituztela bidaiariak.

Garaiarreko autobusak Bazkardon eta Kale Txikin jasoko dituzte bidaiariak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!