Arratsaldeko 15:00etan Errebote plazan bildu eta bertan eskaini zuten lehen dantza saioa kalejiran parte hartu zuten kide guztiek. Ondoren, plazatik abiatuta, herria zeharkatu zuten txarangaren Inauteri doinuekin alai eta pozik. Kalejira amaitu ostean, meriendatu ondoren, haietako asko Gurea zinemara abiatu zen, gaztetxoentzat eskaini zen Rio filma ikustera. Giro polita sortu zen arratsalde nahiz iluntzean herrian zehar.