Arratsaldeko 18:00etan elkartearen egoitzatik abiatuta, Andoaingo kaleetan barrena ibili ziren haur, gazte eta helduak. Ramon Beraza musikariak zuzenduta, aspaldiko ohitura berritu zuten kantariek, makilak eskuetan zituztela. Aurreko urtetan ez bezalako eguraldia egin zuen, eta jende ugari bildu zen taldera.