Santa Ageda Goiburu auzoan

Ohitura zaharra biziberritu zuten otsailaren 4an, “Euskal Herriko egunean”.

[Argazki bilduma ikusi]   [Bideoa]

Kronika:

Arratsaldeko 15:00etan irten ziren San Esteban eliza paretik, eta baserriz baserri ibili ziren ilunabarra ondo sartu arte. Baserri guztien atarietan jardun duten abesten, eta ongietorri ezin hobea eskaini zieten bertakoek. Luze zabala da auzoa lur sailetan, eta Estebe Lopez de Munainen "extebemobila" erabili behar izan zuten alde batetik bestera mugitzeko, eta denboraz iristeko denetara. 

Ion Beloki eta Aritz Salaberria kopletan jardun zuten, umorea eta ziria izanik horien osagairik nagusiena.  Leher eginda iritsi ziren berriro Goiburuko plazara, eta merezitako afaria egin zuten Txertota jatetxean.

Ez ziren bakarrak izan Santa Ageda ohitura berritzen Andoainen. Goizetik, herriko ikastetxeetako ikaslea kalera irten zirenak, eta Larramendi Bazkuna arratsaldez.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!