Santa Ageda bezperan, kantu erronda

Gaur Santa Ageda bezpera, makilak eskuan kantu errondan ibiltzeko ohitura oso errotuta dago Beterri-Aiztondo eskualdean. Gaur ere ez dute hutsik egingo, herriz herri:


 

Eresargi abesbatza, Oihana Iguaran bertsolariarekin batera, kantuan arituko da gaur arratsaldean. Parte hartzaileek entsegu txiki bat egingo dute 18:00etan Kultur Etxean eta bertatik abiatuko dira kantuan. Baserritar jantzia jantzita etortzeko deia luzatu dute eta ondorengo mezua ere bai: "Ez ditzagun gure ohiturak galdu. Etorri gurekin kantatzera!".

Andoainen gaztetxoak badabiltza dagoeneko goizean zehar kalez kale. Arratsaldeko 18:00etan, urtero legez, euskalzale ugari kantu errondan aterako da Dr. Huizi kaletik. Adunan nahiz Asteasun ere ez diote hutsik egingo urteroko tradizioari eta Zizurkilgo San Millan ikastetxean ere ospatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!