Kolorez eta alaitasunez jantziko dira kaleak Ostegun Gizenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 4a, 01:00

Gaur arratsaldeko 15:00etan, mozorroak soinean, Errebote plazan bilduko dira Amasa-Villabonako Zubimusu eta Fleming ikastetxeetako haur eta gaztetxoak. Tartean izango dira, ohi denez, Santiago egoitzako kideak ere:

Musika eta dantza nagusituko da geroztik Villabonako kaleetan. Behin kalejira amaituta, merienda izango dute parte hartzaileek eta 17:30ean, doako film emanaldia izango da Gurea zineman. Rio filma ikusteko aukera izango dute gaztetxoek, doan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!