Inauteri festa gaurtik igandera arte luzatuko da Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 4a, 01:00

Puska biltze eta kaldereroen kalejiraren ondoren, gaur, otsailak 4, jarraipena emango zaio Inauteri festari Andoainen eta igandera arte luzatuko dira hitzorduak.
Gaurko eta datozen egunetarako egitarauak, jarraian:

Gaurko egitaraua
16:45 Mozorro festa Goikoplazan.
17:30 Beldurraren etxea, Gazte Lokalean.
18:00 Maskara lehiaketaren sari banaketa Urigainen.

Datozen egunetako egitaraua:
Otsailak 5, ostirala
17:30 Mozorro festa eta merienda Gazte Lokalean.
18:00 Kontzertu bufoa Basteron.

Otsailak 6, larunbata
11:00 Buruhandi eta erraldoien konpartsa.
12:00 Mozorroak eta konpartsak, kalez kale. Soinuak taldearen kalejira.
17:00-20:30 Mozorro desfilea Txitibar plazatik Goikoplazara.
23:00-03:00 Disko festa Nafarroa plazan.

Otsailak 7, igandea
12:00 Mozorro eta konpartsak kalez kale, herrian zehar.
17:30 Disko festa haurrentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!