Kaldereroen bilkura jendetsua

Ontza elkateak eta Ondarreta ikastetxeak bereziki Kaldereroen tradizioa biziberritzeko lanak hartu zituzten. Eta lan horiek fruituak eman ohi dituzte.

[Argazki bilduma ikusi]

Antolatuko zen edo ez, zalantzak baziren. Azken egunetan, ordea, ospakizuna aurrera egiteko beharrezko lan guztiak hartuta, kalejira koloretsua osatu zuten adin guztietako andoaindarrekin.Iritzia:

Mila esker Andoain!
Jexux Ibañez Igarategi

Larunbat honetan, berriro ere martxan jarri genuen kaldereroetako konpartsa. Joan den urteko esperientzia kontuan harturik, nahikoa kezkaturik ginen gure ahaleginak izango zuen eraginarekin.
Jendea erakartzeko hainbat ekintza eraman ditugu aurrera, Ondarreta ikastetxearen kaldereo konpartsan parte hartuz adibidez... esperientzia oso polita izan da eta ondorengo urteetan horrelako bideak jorratu behar ditugula erakutsi digu.
Eragile ugarien laguntza izan dugu kalean kartelak jarriz, ikasleak animatuz, bertsoak eskainiz, lagunarteak animatuz... Eta lortu dugulakoan gaude, berpiztu egin dugu konpartsa hori. Ikustekoa zen zein jendetza hurbildu zitzaigun Kale Nagusian zehar ibili ginenean.
Eragileak gara eta kultura gustuko dugu, ekintzak antolatzea eta herriaren erantzun polita jasotzea baita. Beraz, datorren urtean, dena ondo badoakigu, berriro ere ekingo diogu inauteriak iragartzen duen konpartsa kaleratzeari. Andoain herri bizia da eta kultur taldeok esateko asko dugu. Gora Andoaingo kaldereroak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!