Ostegunetik igandera, inauteriak Andoainen

Jarduera ugari burutuko dira hurrengo lau egunetan.

Otsailak 4, osteguna:
16:15 Mozorro festa Goikoplazan.
17:30 Beldurraren etxea, Gazte Lokalean.
18:00 Maskara lehiaketaren sari banaketa Urigainen.

Otsailak 5, ostirala:
17:30 Mozorro festa eta merienda Gazte Lokalean.
18:00 Kontzertu bufoa Basteron.

Otsailak 6, larunbata:
11:00 Buruhandi eta erraldoien konpartsa.
12:00 Mozorroak eta konpartsak, kalez kale. Soinuak taldearen kalejira.
17:00-20:30 Mozorro desfilea Txitibar plazatik Goikoplazara.
23:00-03:00 Disko festa Nafarroa plazan.

Otsailak 7, igandea:
12:00 Mozorro eta konpartsak kalez kale, herrian zehar.
17:30 Disko festa haurrentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!