Inauteriak Urnietan, ospakizun nagusiena larunbat arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 3a, 01:00

Aurten jarduerak egingo dituzte Gaztelekuan, egun ezberdinetan. Larunbat eguerdian hasita, bestalde, ospakizun handia Urnietako herrigunean:

Otsailak 5, ostirala:

  • 17:00 Trebetasun probak minutu batean.

Otsailak 6, larunbata:

  • 12:00 Poteoa Kantoi tabernatik.
  • 14:00 Herri bazkaria San Juan plazan. Tiketak 2 eurotan salgai Xauxarren eta Gurian. Erosteko azken eguna, otsailaren 4a.
  • 17:00 Kalejira San Juan plazatik Bosko Anitz aisialdi taldearekin.
  • 17:30-20:00  Karroza eta mozorroen desfilea Idiazabal kalean.
  • 20:30 Mozorro lehiaketa Idiazabal kalean jarritako eszenatokian.
  • 22:00-24:00 Kontzertua: Rock KamBroom.

Otsailak 8, astelehena:

  • 17:00 Mozorro lehiaketa.

Otsailak 9, asteartea:

  • 17:00 Singstar txapelketa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!