Amasa-Villabonako EH Bilduk batzar irekia deitu du, bihar, otsailak 2, 20:00etan Gureako erakusgelan eta EH Bildu koalizioak aurre akordio hau behin betiko sinatu edo ez erabakiko du bozka zuzenaren bidez. Bertaratzen den pertsona bakoitzak bozka bat izango du:
"Amasa-Villabonako EH Bildu koaliziotik batzar ireki honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi diegu gai honen inguruko interesa duten herritar guztiei.
EAJ-PNV eta EH Bilduren arteko aurre akordioa:
Hondakinen bilketa sistema berri bat adosteko asmoz hainbat hilabetetan luzatu den negozioazio faseak fruituak eman ditu eta aurre-akordio bat erdietsi da.
Aurre-akordio honetan, Amasa-Villabonan 5. edukiontzi bidezko bilketa sistema ezartzea proposatzen da. Errefusa eta organikoaren edukiontziek tamaina ertaina eta Txip bidezko irekiera kontrolatua izango dute. Bestalde, sistema honen bidez birziklatze tasa ez bada %70era iristen, neurri zuzentzaileak ezartzeko konpromisoa hartzen dute alderdiek.
HONDAKINEN BILKETA SISTEMA BERRI BATERAKO AURREAKORDIOA
– 5. edukiontzia
– Organikoa eta errefusaren edukiontziak txip bidezko irekiera izango dute.
– Organiko eta errefusaren edukiontziak tamaina ertainekoak izango dira (2.200 litroko edukierakoak).
Edukiontzia (frakzioa) | Irekiera aldiak (astean) | Bilketa (astean) |
Organikoa | 7 | 4 |
Errefusa | 2 | 2 |
Ontzi arinak | Libre | 4 |
Papera | Libre | 4 |
Beira | Libre | – |
Herrian zehar 16 gunetan egongo dira edukiontzi guzti hauek, gaur egun papera eta beiraren edukiontziak dauden lekuetan gutxi gora behera.
Sortzaile bereziak: Kartoia atez ate, astean bi egunetan jasoko da. Errefusa atez ate eta astean behin.
Pardelak:
Sortzaile bereziak: Santiago egoitza, Haur eskola eta ikastetxeetan astean lau egunetan jasoko dira.
Herritarrak: Errefusaren edukiontzian botako dira. Txiparekin egunero zabaltzeko aukera aztertuko da.
· Aurre akordio hau izenpentzen dugun alderdiok bilketa sistema honek lortutako emaitzetan birziklatze tasa %70era iritsi ezean, neurri zuzentzaileak ezartzeko konpromisoa hartzen dugu. Neurri zuzentzaile hauek udaleko ingurumen batzordean eztabaidatu eta onartuko dira".