Santa Eskean, Ageda bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 2a, 01:00

Urteroko usadioarekin jarraituz, (aurten 20. urteurrena), datorren ostegunean, otsailak 4, Santa Eskean ateratzeko asmoa dute Adunan etxez etxe. Horretarako, bihar asteartea, otsailak 2, entsegua egingo dute Txulobi elkartean 16:15etan. Bertan ikusiko dute bi talde osatzeko adina jende dagoen edo ez eta horren arabera, atera ala ez erabakiko dute:

Udaletik jakinarazi dutenez, "garrantzitsua da beraz egun horretarako atera behar duen jendea entsaiora azaltzea edo norbaiti bere asmoa jakinaraztea. Aurten bildutako dirua erdibana izango da Saharako herriarentzat eta Adunako herri eskolarentzat. Kantari atera nahi duen edonor gonbidatuta dago".

Saioa bukatu ondorenean, sagardotegira joango dira afaltzera. Aurten Aburuza sagardotegian egokitzen da. Afaria: Norberaren kontura.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!