XIV. Blues gaua, otsailaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 17a, 01:00

Aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik, aurten ere Zizurkilgo Udalak –egitasmoei jarraipena emateko zailtasunak diren garaietan eutsiz- aurrera egin du jada klasikoa bihurtu den hitzorduarekin. 

Horrela, otsaileko bigarren larunbatean (hilak 13) XIV. Blues gauaizango da Zizurkilen, bertako hainbat tabernariren partaidetzarekin: Pasus, Atxulondo eta Egarri tabernatan izango dira emanaldiak, hurrenez hurren. Jaialdian zehar, blues musikaren estiloko moldeen hotsak entzuteko parada izango da jatorri desberdinetatik sortutako hiru talderen eskutik. Sarrera doan.

ZIZURKIL 14. BLUES GAUA

2016 -Otsaila -13 -larunbata

PASUS / ATXULONDO / EGARRI

 

22:30 PASUS taberna Txus blues & Jose Bluesfingers

(Bluesa & umorea / Katalunia)

Bartzelonako musikariek, hainbat taldetan urte batzuk eman ostean bikotea osatzeko erabakia hartu zuten bluesa ikus-entzule orori hurbiltzeko xedearekin. Horrela, beste hizkuntzen artean gazteIeraz abesten dute, instrumentazio xumearekin eta letra arinekin, BIuesa ez baita soilik negarra. Eurek sortutako gaiek, BIuesaren gai kIasikoen egokitzapenek eta, klasikoak ez izan arren, bluesaren moldera betiere umore onez interpretatutako beste batzuek, osatzen dute bikotearen errepertorioa. Oinarrizko azpiegiturarekin (gitarra, aho-soinua eta ahotsa) eta 2001ean bat-batean azaldu ziren arte deus ez genekien haien inguruan. Bluesetik abiatuta era guztietako eraginek blaitutako errepertorioa erakusten digute.

TXUS BLUES 90. urteen hasieratik ari da “serioskí” jotzen, eta Bartzelonako hainbat taldetako kide izan da, besteak beste, Impás, La Nau BIues Band, Barri Gótíc, EIs Bourbons eta Sweet LittIe Band taIdeetakoa. Urteak dira blues esparruko aho-soinu eskolak ematen dituela, eta besteak beste, Little [ordi (On Time i Cotton Roots), Lluís Souto (The King Revelers)eta Freddy García (The Messin’ Kids) bezalako musikari handiak izan ditu ikasle. Marrazkilaria da gainera. Txus Blues & Jose Bluefingersen diskoen azalen egilea da.

JOSE BLUEFINGER. Oso gazterik hasi zen gitarra jotzen, eta laster geratu zen garaiko rock gitarra jotzaileek liluratuta, nahiz eta ez zen haien mailara iritsiko. Hainbat taldetako kide izan zen eta 30 urte bete baino lehen batek esan zion Bluesa jotzeko hiru akorde baizik ez zituela ezagutu behar. Bere egingo zuen estiloa izango zela erabaki zuen! eta Bluesaren esparruan ikertzen hasi zen. Rockaren munduan egin zituen aurreneko urratsak, baina badira hamar urtetik gora soilik BIuesari emana dela. Honako talde hauetako partaidea izan da: Fas Tard, Sweet Little & Midnight Laters, Harmonica Zumel BIues Band, Predicador Ramirez, La Incombustible...

11:45 ATXULONDO taberna

Julian Maeso Blues Trio

(Blues-Soul-Funky / Madrid)

Hammond organoaren maisua da [ulian Maeso. “One Way Ticket To Saturn” deitzen da bere azken lana. Ibilbide luzeko musikaria da. Musika beltza barneratuta izanik, handik abiatuta 70eko hamarkadako blues musikara hurbiltzen da. Kantu berrietan blues-rock, country, funk eta jazz doinuak entzun ditzakegu. Traffíc, Leon Rusell, The Faces, Derek & the Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi & Trucks moduko taldeen musika maite duenak ikusi beharreko kontzertua.

01:00 EGARRI taberna. Dixie Town

(Blues-Rock / Galiza)

Hirurogeita hamargarren urteetako soinua ateratzen duen taldea da Dixie TOWll, hard blues eta musika psikodelikoa egiten duo Vigon (Galizia) sortu zen Z007an, eta zuzeneko gordina egiten dute , handia; edo “Jodia eta hantustetsua” eurek dioten moduan. Ingelesez mintzo da musikari hirukote hau, musika amerikarren gustura adierazteko modua du, oso bluesy. Taldean eragin handiena izan duten artistak? Bluesman klasikoez gainera, Grand Funk Railroad, Blue Cheer, Freddy Kinq, johnny Winter, Cream, Rory Gallagher, jimmi Hendrix, Ten Years After eta beste proposamen sendo batzuk. Estudioko lau disko eta zuzeneko bikoitza kaleratu ondoren, Hendrik Rover (Los Del Tonos) musikariarekin grabatutako lan berria aurkeztuko dute, ongien egiten dakitenaren -zuzenekoetan jo, alegia-erakusgarri. Laukote indartsua taula gainean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!