Pedro Mari Ugalde pilotari zenari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 3a, 01:00

Atzo eguerdian Behar Zana elkarteko Pedro Mari Ugalde pilotari zenaren familiari omenaldia eskaini zitzaion Ugalderen heriotzaren 20. urteurrenean. 

[Argazki bilduma ikusi]

Omenaldi xume bezain goxoa izan zen: Amaia Agirrek bertsoak abestu zituen, Oinkariko bi kidek aurreskua dantzatu, Behar Zana elkarteko lehendakari Agustin Aizpuruak eta pilota taldeko arduradun Imanol Arrutik oroigarria eta loreak banatu zizkieten Ugalderen etxekoei. Pilota jaialdia ere izan zen omenaldiaren baitan.

Asteasuko Irati Otaegi eta Zizurkilgo Janire San Sebastian, Itxaso Erasun eta Anne Maiza zizurkildarren aurka aritu ziren palan. Hala ere, ezin izan zuten partidarik amaitu, Iratik belaunean min hartu baitzuen eta bertan behera geratu baitzen. Animo Irati!

Omenaldiaren ondoren, jaialdiari amaiera emateko, egungo eskuzko lau pilotari onenen arteko pilota partida jokatu zen. Zizurkilgo Peru Labaka eta Azpeitiko Murgiongo, Albizturgo Eneko Labaka eta Zizurkilgo Erasunen aurka aritu ziren.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!