Fleming eskolako kideen danborrada

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen ostiral arratsaldean, danborradarekin amaitu zuten Fleming eskolako kideen IV. Fleming Bizirik kultur astea. Arroako eskolatik atera eta herriko kaleak zeharkatu zituzten, poz-pozik danborra joaz. Ondoren, erraldoi, buruhandi eta ipotxak kaleratu ziren, Loatzo musika eskolako dultzaineroek lagundurik.

[Argazki bilduma ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!