Aurrekoa astebukaera luzea eta intentsitate handikoa izan da. Ostiralarekin hasi ziren norgehiagokak. Andoaindarrek Bilboko Escolapios 34-26 garaitu zuten defentsa eta erasoaren arteko oreka bikain baliatuz.
Bigarren norgehiagoka larunbat arratsaldean jokatu zuten, etxekoen aurka. Pulpo Zumaiaren aurka, alegia. Partida gogorra izan zen, Pulpo Euskal Ligan aritzen baita. Andoaindarrak baxu aritu ziren, eta 28-19 galdu zuten.
Fase honetako azken partida, igande goizean jokatu zen. Helburua lortzeko, andoaindarrek Gasteizko Corazonistas taldeakoak garaitu behar zituzten. Partida bikaina jokatu ez bazuten ere, 29-21 irabazi zuten.
Asteburuko partidekin sailkapena honela geratu da: Zumaiako Pulpo, Andoaingo Leizaran Eskubaloia, Gasteizko Corazonistas eta Bilboko Escolapios. Lehen biek, euskal ligan jokatuko dute bigarren fasea, datorren astetik aurrera. Zorionak!.