Santa Agedako erronda prestatzeko azken entsegua

Kantari irteteko bigarren entsegua, Pio Baroja kalean dagoen Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen atarian. Edozeinek parte har dezake errondan, tradizioak agintzen duen bezala janztea eta kantatzea dira bi baldintza bakarrak.

 Erronda amaitu ondoren afaria egingo dute Berrozpeko Ontza elkartean izena aurretik ematen dutenek. Izena emateko azken eguna otsailaren 2an izango da, iluntzean egingo den entseguan. Egunean bertan ezin da izenik eman afaritara joateko.
20:00. Anbrosia Olabide. Otsailak 2, asteartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!