Lehendik ere taldea osatzeko pausoak eman badira ere, gaurdanik Andoaingo Podemos alderdia osatu dela esan daiteke. Aurkezpen ekitaldira alderdiko buruzagi nagusiak etorri dira, besteak beste, Alba Kongresuko diputatua eta Iturria Batzar Nagusietako kidea. Agerraldian Santana eta Guirado andoaindarrek hitz egin dute, Andoaingo eta Hernaniko taldeetako ordezkariak hurrenez hurren.