Kaldereroen kalejira gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 3a, 01:00

Gaur, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, urteroko Kaldereroen kalejira burutuko dute Pello Mari Otaño eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek Zizurkilgo kaleetan barrena. Inauteriak iristear direla gogoraraziko dute zartagi eta mailuak eskuan, koloretako jantzi alaiak soinean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!