Albistea bikaina da, eta orain denboraldia borobiltzeko aukera izango dute. Arantza txiki bat izan du aurtengo lehiak, izan ere Gipuzkoako txapeldun-orde geratu baitira. Txapelketa hori ligako lehen bi sailkatuek elkarren aurka erabaki behar zuten. Bi partidatara, ligan bigarren sailkatutako Elgoibar izan da txapelketa eskuratu duena. Klubak kiroltasun osoz zoriondu ditu aurkariak: “Zorionak Elgoibarko jubenil mutilei, Gipuzkoako txapeldun izateagatik. Zorionak gure mutilei ere, txapelketa hasieratik egin duten ahaleginagatik. Asteburu honetan jokatuko den igoera fasean jarrai dezatela indar eta gogo berdinarekin”.
Aste honetan zehar jakingo da non izango diren astebukaera hortako norgehiagokak, “beraz adi egon eta Leizaran eskubaloitik mutilen taldeari animatzera eta laguntzera joateko deia luzatzen dizuegu".