Astelehenean kultur asteari hasiera emateko, zahar egoitzatik aitona amonak eskolara igo eta ikasleei, beraien gazte denborako istorioak kontatzeko unea izan zuten. Solasaldian, Fleming ikastetxeko bi irakasle ohiek ere, parte hartu zuten.
Arratsaldean berriz, Arroa eskolako pareta margotzeko aukera izan zuten. Ekintza honek arrakasta handia izan zuen, giro polita sortu zen eta haurrak gustura aritu ziren. Eguna ondo bukatzeko, gerturatu ziren guztiak txokolate beroa hartzeko aukera ere izan zuten.
Asteartean aldiz, hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan genuen “Hezkidetza hezi” Garbiñe Arrizabalagaren eskutik. Bestalde atzo, asteazkena, “Joku hezitzaileak” tailerra, Funky emanaldia eskolako ikasleen eskutik , eta “Ezer ez da dirudiena” txotxongilo antzezlana ikusteko aukera izan genuen. Ekintza hauek ere arrakastatsuak izan ziren eta jende ugari gerturatu zen.
Gaur osteguna, “kolore guztiak” festa ospatuko da (aurpegia eta eskuak margotu, txapa tailerra, musika, janari tipikoak…) eta ostiralean, asteari bukaera emateko, danborrada, buruhandiak, erraldoiak eta bokata jatea izango dira. Ikusten duzuenez, era guztietako ekintzak daude, beraz, animatu eta gerturatu zaitez!