Urtarrilaren 22an PSE-EEk aurrekontu proposamenari buruzko balorazioa egin zuen, aurrekontu proposamenari hainbat kritika eginez. Handik egun gutxira, EAJ-PNVk erabaki hori “akats” bat zela adierazi zuen eta sozialistei utzikeria leporatu zieten. Ostegun honetan sozialisten erantzuna iritsi da. Jelzaleei ez iraintzeko eta errespetuz jokatzeko eskatu diete.