Leizaran eskubaloi taldeko jubenil mailakoek igoera fasean parte hartuko dute datorren asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 28a, 01:00

Ligaskan lehen postuan amaitu eta gero, igoera fasea jokatuko dute asteburu honetan. Egin duten ahaleginagatik klubak txalotu egin du jubenil mailakoen kemena. Asteburu honetan igoera fasea jokatuko dutem eta klubak animatzera joateko deia luzatu du.

"Duela bi aste ligako lehen postuan geratu ostean, bigarren sailkatua zegoen baina puntu kopuru berdina zuen Elgoibarren aurka jokatu behar izan dute Leizaran Eskubaloi taldeko jubenil mutilek. Euskadiko txapelketan jokatzeko igoera faserako sailkatuak egon arren Gipuzkoako txapeldun geratzea zegoen jokoan. Bi norgehiagoka izan dira, lehena, pasa den igandean Andoainen jokatutakoa eta bestea, igande honetan Elgoibarren jokatu dena. Joaneko partida pasa den astean ikusi ahal izan genuen Andoainen. Hasieratik gogor hasi ziren bi taldeak eta esan genezake ia amaiera arte ez zela garbi egon zein taldek eramango zituen bi puntuak. Azkenean 23-25 gailendu ziren elgoibartarrak. Itzulerako partida aldiz, igande goizez jokatu dute Elgoibarren. Andoaindarrak gogoz eta markagailuari buelta emateko ilusioz joan badira ere, ezin izan dute partida irabazi (28-20).

Beraz, zorionak Elgoibarko jubenil mutilei Gipuzkoako txapeldun izateagatik. Hala eta guztiz ere, zorionak gure mutilei ere txapelketa hasieratik egin duten ahaleginagatik eta datorren asteburuan (29, 30 eta 31an) jokatuko den igoera fasean jarrai dezatela indar eta gogo berdinarekin.

Aste honetan zehar jakingo da non izango diren astebukaera hortako norgehiagokak, beraz adi egon eta Leizaran Eskubaloitik mutilen taldeari animatzera eta laguntzera joateko deia luzatzen dizuegu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!