Hitzordua Zubimusu Ikastolan izango da, Zizurkilgo zentroan (Pagamuño kalea z/g), arratsaldeko 18:00etan. Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du hitzaldia eta doakoa eta publikoarentzat irekia izango da.
“Haurrak eta heriotza. Nola hitz egin?” izenburupean, hizlariak doluaren prozesua izango du hizpide eta haurrei heriotzari buruz nola hitz egin azalduko du, horretarako jarraibideak emanez. Adituen aburuz, heriotza ezberdin bizitzen da haurtzaroan eta garrantzitsua da haurrak dolu prozesuetarako prestatuak egotea, helduok sarritan lasaitu ordez nahasmena sortzen baitiegu heriotzaz jardutean.