Carlos Garcia andoaindarra absolbitu du Auzitegi Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 28a, 01:00

Aiurrik berriki jakin duenez, Auzitegi Gorenak indarrik gabe utziko du Carlos Garciaren aurkako akusazioa. Gauzak horrela, kargu guztietatik libre gera daiteke hurrengo orduetan. Andoaindarraren defentsaren argudioak, antza, ontzat hartu dituzte.

Andoaindik kanpo zeramatzan hainbat urte. Joan zen otsailaren 25ean Karlos Garcia Preciado andoaindarra atxilotu zuten Erroman, ETAko kide izatea egotzita. Ia urtebeteko espetxealdia eta gero, aske gera daiteke laster.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!