Hunkigarria eta baliagarria iruditu zaie Glencree esperientzia urnietarrei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 25a, 01:00

Bakea eta Bizikidetza Eraikitzen jardunaldien baitan, "Glencree, elkarrekin egindako bidea" dokumentala proiektatu dute gaur goizean Saroben. 15 lagun inguru bildu dira, eta ikus-entzunezkoaren ostean, bi taldetan banatu dira horren inguruko solasaldia egiteko. Bertaratu direnentzat oso dokumental "gogorra eta hunkigarria" izan da, biktimen sufrimenduarekin enpatizatzeko "baliagarria".

Jardunaldietako ekintzak ez dira oraindik amaitu. Ostegunean bi hitzaldi izango dira 19:00etan; batetik, "Memoria landu: zergatik eta zertarako?" Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariaren eskutik, eta bestetik, "Memoria partekatu bateruntz" Sabino Ormazabal Argituzeko kidearen eskutik. Ondoren, 20:00ak aldera, amaiera borobiltzeko solasaldia egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!