Badira sei urte Gora Kale Txiki txarangak Donostiako danborradan parte hartzen duela, eta ez du hutsik egin aurtengoan ere. Bi elkarteetako danbor jotzaileei erritmoa jartzen ibili dira hain zuzen, Amara Berriko Santiagomendi elkartearekin eta Deustoko Unibertsitatearekin. Astearte gaualdean eta astezken goizean aritu ziren txarangako heldu eta gazteak, Donostiako kalean alaitzen musikarekin.