Urnietako Udalak Legegintzaldi Plana aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 28a, 01:00

Legegintzaldia modu ordenatuan eta koherentean aurrera eramateko, Udalak funtsezkotzat jo du Legegintzaldi Plana herritarrei aurkeztea. Hala, batetik, Udalaren egitura eta antolaketa azaldu dituzte; eta bestetik, beraien jarduera politikoaren misioa eta baloreak zeintzuk diren adierazi dute. 

Aurkezpenean izan dira Mikel Pagola, Maribel Vaquero, David Rosco, Miren Martiarena, Jorge Segurado, Juan Luis Goikoetxea eta Maria Pilar Sarasola. Banan-banan, bakoitzak beteko dituen arduren xehetasunak eta helburuak azaldu dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!