Besabi-Leitza mendi irteera larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 28a, 01:00

Larunbat honetan Zanpatuz elkarteak urteko lehen irteera antolatu du. Besabitik atera eta Leitzaraino joango dira, zailtasun ertaineko sei orduko martxa eginez. Martxaz beterikoa izango da eguna, Leitzan inauteria ospatzen baitute eta. 

Bertan dutxatu eta bazkaldu eta gero, inauteriez gozatzeko aukera izango da. Urnietara itzultzeko bi aukera egongo dira: 20:30ean edota goizaldeko 04:00etan. Mendizaleak Matxoko autobus geltokitik goizeko 06:30ean abiatuko dira. Handik Besabira igoko dira eta 06:45ak aldera Leitzarainoko martxa egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!