Urnietarrak Gipuzkoakoan, hiru txapel lau finaletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 28a, 01:00

Lau finaletan urnietarrak ziren eta lauretan txapela lortzeko moduan izan ziren. Lastima, eskarmentu handiko Loitegiri txapelak ihes egin ziola. Gainerakoa, Gipuzkoako txapeldun dira Aitor Aldunberri, Imanol Odriozola eta Eñaut Esnaola.

 Txema Gonzalez UKE taldeko arduradunak lauren parte hartzea zoriondu du: “Pozik nago egin duten jokoarekin eta erakutsitako jokabidearekin. Sekulakoa litzateke lau txapela eskuratzea. Haietaz guztietaz harro egoteko modukoa da. Bide beretik lanean jarraitu behar dugu, lehen lerro horretan jarraitzeko”. Zorionak UKE pilota saileko lan talde osoari.
Kadeteak:
Aldunberri 30-28 Hernani.
Jubenilak:
Odriozola 35-23 Hernani.
Seniorrak, 2. maila:
Esnaola 40-29 Aurrera Saiaz.
Seniorrak, 1. maila:
Loitegi 36-40 Mundarro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!