Igandean bertan leihatilan, 12 eurotan. Hiru gerra-beterano dira antzezlaneko protagonistak (Ramon Agirre, Kandodo Uranga eta Jose Ramon Soroiz). Gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so:
Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz… Gerraren ondoriak.
Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute.