Mozorro desfilean parte hartzeko epea ixtear da

Inauterizaleenak mozorroak eta karrozak prestatzen ari diren bitartean, azken ordurako lanak utzi dituztenek jakin behar dute inauterietako desfilean porte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 29an amaituko dela.

Hamar partaidetik beherako konpartsak desfilean atera ahal izango dira, eta Udalak eskaintzen duen diru-laguntza jaso ahal izango dute. Bi baldintza bete beharko dituzte diru-laguntza jaso ahal izateko: 16 urtetik gorako pertsonak izatea eta taldekide guztiek mozorrotzeko garaian motibo berdina eramatea, edota berdin jantzita joatea.
Talde txikiagoen kasuan, diru-laguntza kalkulatzeko hainbat irizpide hartuko dira kontuan: partaide kopurua, gurpilak dituen tramankuluren bat  (bizikleta, gurpildun aulkia, karroa...) eta megafonia eramatea.
Izena ematerakoan ere, taldeek desfilean leku finko bat behar duten edota gora eta behera ibiliko diren adierazi beharko dute.
Desfilean parte hartu nahi duen guztiek Basteron eman beharko dute honako ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

OTSAILAREN 6KO Desfilea
antolaTZEko bilera
Otsailaren 1ean, astelehenarekin, konpartsen desfilearen antolaketa bilera egingo dute Urigainen iluntzeko 19:00etan hasita. Besteak beste, desfileko ordena erabakiko dute.

Ekimenak gazte lokalean, otsailaren 4an eta 5ean
Otsailaren 4an, Ostegun gizenean, haur eta gazteek Goikoplazan festa egin ohi dute. Hangoa amaituta, arratsaldeko 19:30ean hasita klasiko bihurtu den Beldurraren Etxea jarduera antolatuko dute Gazte Lokalean. Egun horretan Anbrosia Olabide Gazte Lokala eta Gizarte Zerbitzuetako eraikina gune beldurgarrian bihurtzen da. Hamar urtetik gorako haur eta gazteei zuzendurik dagoen jarduera da.
Biharamunean, berriz,  otsailaren 5ean arratsaldeko 17:30etatik aurrera koadrilen arteko Party lehiaketa eta merienda berezia egingo dituzte. Ezinbestekoa izango da, noski, mozorrotuta azaltzea.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!