Bake eta bizikidetza jardunaldiak Urnietan, datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 28a, 01:00

Urnietako Udalak jardunaldien hirugarren edizioa martxan jarriko du egun hauetan.
 

Dokumentala
“Glencree, (bake prozesua),  elkarrekin egindako bidea” dokumentala eta ondoren solasaldia.
11:00-12:30. Sarobe.
Urtarrilak 23, larunbata.
Larunbat honetan eta datorren asteko ostegunean ikus-entzunezko eta hitzaldi interesgarriak eskainiko dituzte Sarobe antzokian. Giza eskubideen urraketen biktima izan direnen esperientzia edota Errenterian memoria lantzeko aurkeztu berri duten txostena ezagutzeko aukera izango da. Bi jardunaldi horien dinamizatzailea Baketik erakundea izango da. Urnietako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek bat egin dute ekimenarekin, eta Mikel Pagola alkateak herritarrei bi ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu zien.

Bi hitzordu nagusi:

Hitzaldia
Bi esperientzien berri emango da: “Memoria landu: zergatik eta zertarako”, Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariaren eskutik. Jarraian, “Memoria partekatu bateruntz” Sabino Ormazal Argituz ekimeneko kidearen aldetik.
19:00-20:30. Sarobe.
Urtarrilak 28, osteguna.


Baketik erakundeko Iker Usonek adierazi zuenez, Urnietan jardunaldiak antolatzeko dagoen adostasuna nabarmentzekoa da.
Urtarrileko bi hitzordu hauek aurreko azaroan antolatu zen bake-pintxo foroan proposaturikoak dira. Orduan bildutako herritarren iritzi eta ideiak kontutan hartuta, ikus-entzunezkoa eta hitzaldia antolatu dituzte. Ez dira 2016ko ekitaldi bakarrak izango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!