Urtarrilak 25, astelehena
AITONA-AMONAK ESKOLARA KONTU KONTARI.
Zahar egoitzatik aiton-amonak igoko dira haur eta gazte garaiko bizipenak kontatzera ikasleei. Irakasle ohiak ere bertan izango dira beraien garaiko irakaskuntzari buruz hitz egiteko.
Ordua 11:00etan
Non: Arratzaingo eskolan
Arroako eskolaren paretaren margotzea
Haurrek heldu baten ardurapean azaldu behar dute. Margotzeko bakoitzak arropa egokia eta brotxa ekarri beharko du. Bertan margotuko den pareta zatia zehaztuko da eta pintura zuria banatuko da.
Ordua: 17:00etan
Non: Arroako eskolan
Txokolatada
Ordua:18:00etan
Non: Arroako plazan
*Arratsaldeko bi ekintza hauek bertan behera geldituko dira eguraldi txarra egingo balu.
Urtarrialak 26, asteartea
Hitzaldia: HEZKIDETZA HEZI / Educar la coeducación
Nola hezi berdintasunean? / ¿Como educar en la igualdad?
Hizlaria: Garbiñe Arrizabalaga .
Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz
Ordua: 17:30ean
Non: Gurea zineko erakusketa gelan
*Haur txoko zerbitzua izango da hitzaldiak irauten duen bitartean.
Urtarrilak 27- asteazkena
JOKU HEZITZAILEEN TAILERRA (Guraso zein hezitzaileentzat)
Ordua: 14:30etik-16:15era
Non: Gaztelekuan
*Aurretik izena eman behar da Basajaun liburu dendan edo irakasleari oharra beteta bueltatuz. (epea urtarrilaren 20arte).
FUNKY emanaldia eskolako ikasleen eskutik
TXONTXONGILO emanaldia: EZER EZ DA DIRUDIENA
Ordua: 17:30ean
Non: Gurea zinean
*Legea errespetatuz, edukiera (aforoa 280) kontuan izango da.
Urtarrilak 28-osteguna
KOLORE GUZTIAK festa
Murala, aurpegiak margotu, txapa tailerra, hennarekin eskuak margotu, musika, tea eta janari tipiko dastatzea.
Ordua: 17:00etatik-19:00etara
Non: Berdura plazan
Urtarrilak 29-ostirala
Haur Danborrada Lazkaoko musika eskolako txarangarekin.
Ordua: 17:00etan
Non: Arroako eskolatik abiatuta Villabonako kaleetan zehar
Buruhandiak, erraldoiak eta ipotxak Loatzo musika eskolako dultzaineroekin.
Ordua: 18:30ean
Non: Udaletxeko plazan eta Remi pasealekuan
Bokata Jatea
Ordua: 19:00etan
Non: Zentro tabernan
*Tiketak Zentro tabernan salduko dira urtarrilaren 23 eta 24an.