Oiartzabalek Madrilgo Jai-Alai danborradaren eskutik Zurita saria jaso zuen

Madrilgo Jai-Alai danborradak Joxe Mari Oiartzabali Iñigo Zurita saria eskaini zion astearte gauean. Musikari andoaindarra bertan izan zen Maria Luisa Zuriarrain emaztearekin batera. Oso esker oneko azaldu zen. 500 lagunez osatu zen danborradaren eta afariaren ostean burutu zen ekitaldia. Oiartzabalek danborradarekin lotutako musika errepertorioa armonizatu eta eguneratu izana eta eskuzabaltasunez jokatu izana azpimarratu dute Madrilgo antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!