Pedro Mari Ugalderen omenezko pilota jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Urtarrilaren 31n, Pedro Mari Ugalde Iztuetaren omenezko pilota jaialdia antolatu du Behar Zana elkarteko pilota batzordeak Bearzana pilotalekuan. 11:00tan nesken pala gomazko txapelketa jokatuko da. 12:00etan omenaldia egingo zaio Ugalde pilotari zenari eta ondoren eskuz binakako elite mailako pilota partida jokatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!