Datorren ostegun eta ostiralean harpidedunen artean banatuko den 465 Aiurri aldizkariarekin batera, 2016 urteko kantu liburuxka ere banatuko da. Bertan hainbat euskal kanta zahar eta berriago aurki daitezke, sagardotegi denboraldi betean, lagunartean abesteko. Kantuekin batera, gertuko hamaika sagardotegiren informazioa biltzen du, ohi denez.