Larunbaterako saioetara mozorrotuta joateko deia egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

Ostiral arratsaldean saio bat eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etan hasita. Eta larunbatean bi saio gehiago, arratsaldeko 16:30etan eta 19:00etan. Larunbateko bi saioetara joatekoak direnei pailazoek mozorrotzeko deialdi berezi egin diete. Baserriarekin zerikusia duen mozorroa bada, askoz hobe. Saio horietako irudiekin pailazoek DVDa grabatuko dute. Hiru ikuskizunetarako, bereziki larunbateko bietarako, oso sarrera gutxi geratzen dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!