Aurreko egunetan Poxta Zahar gazte elkartearen Facebook orrialdean Udalarekiko kritika argitaratu zen, inauteriekiko konpromiso falta eta oztopatze saiakerak salatuz. Urnietako Udalak ez du ofizialki erantzun, baina akusazio horiek faltsuak direla adierazi diote Aiurriri. Asteazken honetan argituko dira diferentzia horiek. Inauterietako ospakizuna otsailaren 6an izango da, larunbatarekin. Aurki, beraz.