Gakoak:
- Ur hoditeria berritzeko lau urteko plana adostu dute. Lehen urtean 1.300.000 euroko partida.
- Kaleko argiteria berritzeko 1.000.000 euroko inbertsioa, gutxiago kontsumitzeko eta ondorioz kontsumoa aurrezteko.
- Gizarte larrialdietarako laguntzen igoera, 211.000 euro adostu dira.
- Edukiontzi marroia ezartzeko partidaren sorrera, 90.000 euro.
- Sustapen ekonomikoan eskualdeko garapena martxan jartzeko eta merkataritza sustatzeko partida berriak.
- Udal eraikin eta espazio publikoen konponketa eta eraberritze lanetarako partida zehatzak.
- Partida bereziak Gazte plana, Berdintasun plana eta etxebizitza hutsen diagnostikoak garatzeko.
Adierazpenak:
- Ana Carrere (EH Bildu): "Udalerriak dituen erronka nagusiei irtenbidea ematen hasteko tresna lagungarria izango da".
- Marijose Izagirre (EAJ-PNV): "Denon ekarpenak kontutan hartuz aurrekontu errealistak adostu ditugu, batzuen eta besteen ekarpenekin osatuz eta hobetuz"
- Jorge Mourinho (Irabazi): "Kudeaketan sakontzeko aurrekontuak ahalbidetzea lehentasunezkoa dela deritzogu".
- Olga Hernandez (Ganemos): "Etxegabetuen asistentzia juridikoa bermatuta, kontsentsu zabaleko akordioarekin bat egiten dugu".
*Olga Hernandez ez da agerraldian egon, baina adierazpenak idatziz eskaini ditu.