Zubimusu zubia, trafikoari itxita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen urtarrilaren 13tik trafikoari itxita dago Zizurkil eta Villabona lotzen dituen Zubimusu zubia, Ura Ur Agentzia Oria Ibaia bideratzen egiten ari den lanen ondorioz. Lanek 5-6 hilabete inguru iraungo dutela jakinarazi dute Villabona eta Zizurkilgo Udalek. Bitartean ibilgailuak Adunako zubi aldera desbideratuko dira. Oinezkoentzat bai, haientzat zabalik egongo da zubia joan-etorrian ibiltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!