Kartel lehiaketa, Martxoaren 8ari begira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 3a, 01:00

Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte sailak 2016ko Martxoaren 8ko kartel lehiaketa atera du. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa. Lan irabazleak 200 euroko saria izango du. Lanek erabat originalak izan behar dute eta neurria A4 izango da , eta edozein teknika erabili daiteke. Aurkeztutako kartelak honako testua izan behar du: “Martxoak 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2016, AMASA-VILLABONA”. Lanak aurkezteko epea: urtarrilak 29. Lanak Villabonako Udaleko Gizarte Sailaren bulegoan aurkeztu behar dira, 09:00etatik 14:00etara. Lanekin batera, sobre itxi batean parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!