Finean, ikasle bakoitzari aukeratzeko, pentsatzeko, adierazteko, norbera den bezala agertzeko eta bere berezitasunez jabetzeko aukera ematen dio; helburua ikasle gogotsuak, biziak eta ekintzaileak garatzea delako. Sozializazioa, sormena, askatasuna, globalizazioa eta normalizazioa lantzen dira, besteak beste, ezaugarri metodologiko hauen bidez: jolasa, departamentu espezializatuak, ziklo-programak, adin nahasketa...
Matrikula
Matrikula urtarrilaren 25etik otsailaren 5era egin daiteke. 2014. urtean jaiotakoentzat ate irekien jardunaldia egingo dute, urtarrilaren 19an, Haur Hezkuntzako eraikinean. 17:00etan hasiko da.