Zabor bilketa sistemaren inguruan gutuna eta proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 3a, 01:00

Amasa-Villabonako EH Bilduk Villabonako Udalak hondakinen kudeaketaren inguruan hartutako bidearen inguruan gutuna igorri du. Baita eurek egiten duten proposamenaren berri ere.

EAJk bost edukiontzien sistema bultzatzen du "herritarrentzat erosoena delako, Udalarentzat merkeena eta gaikako zaborra biltzeko modurik egokiena":

Amasa-Villabonako EH Bilduren gutuna

"EAJk gidatutako Udal gobernuak hondakinen kudeaketarekin duen jarrerak oso kezkatuta gauzka. Gauzak honela, Amasa Villabonako EH BILDUk aurrera egin eta egoera honi aterabide bat bilatzeko asmoz bere proposamena egiten du publikoki. Halaxe egin du gaur gure zinegotzi taldeak Udal erregistroan ere.

Atez ateko sistemak, birziklatzean,  inoizko daturik onenak eman ditu Amasa Villabonan. Atez atekoari esker inoizko emaitzarik onenak lortu ditugu birziklatzearen esparruan eta Europako aginduei jarraiki tasa hobetzen ari ginen. EH BILDUk erraustegia geratzeko eta tasarik onenak lortzeko atez atekoaren balioa nabarmendu behar du. 

Hauteskunde munizipaletan eta ondoren sortutako egoera berrian, azterketa sakona egin dugu hondakinen kontuarekin eta badakigu berau ezartzeko moduak eragin nabarmena izan zutela EH BILDUren emaitzetan. Azterketa hori egin dugu; gure oinarriarekin egin dugu. Herri batzarrak ordea, birziklatzearen inguruan mandatu zehatza eman digu eta mandatu hori da gure ibilbide orria: %70 eko birziklatze tasatik bera ez ezin dugu jaitsi. 

Oposizio eraikitzailea egingo genuela esana dugu baina ez da txeke zuririk izango, hori ere argi daukagu. Negoziazio eta akordiorako gure ateak irekita daude nola ez baina ez edozer gauza egiteko edozein modutara. EH BILDUk egitasmoa dauka Amasa Villabonarako eta hori garatzen jarraituko du oposiziotik bada ere.

Hondakinen aferan, negoziaketa proposatu zitzaigun eta hasiera batetik ez da inolako fundamenturik egon aipatu mahai hori edukiz betetzeko unean, inoiz iristen ez diren txostenak, argumentu erdi purdikoak, zalantzak... Negoziaketa bat egoteko lehenik egitasmoak egon behar dute eta hemen ez da egitasmoarik egon. Edo bai:  bakarra esango genuke atez atekoa kentzea, hori baita egin zuten hauteskunde promesa bakarra.

Negoziazioa gora eta behera medioetan ikusi ditugu EAJkoak baina ez da negoziaziorik egon eta are gehiago galdeketa egiteko prestakuntza guztiak bideratu dira. Eta galdera da nola da posible akordioa proposatzea dagoeneko galdeketa deitzeko prestatzen ari bazara? 

inprobisazioa? noraeza... 

Amasa Villabonako EH BILDUk ikasi du eta argi dauka oposizioko lehen indarra den neurrian, oposizio eraginkorra egitea dagokiona, gauzak honela argi adierazi nahi dugu akordioa eta negoziaketa bai beti ere birziklatzeari  lehentasuna emanda.

Atez atekoaren desprestiagiatze etengabea ikusten ari gara. Gaizki egiten nahita. Gabon hauetan ikusi dugu bilketa egoki ez egitearen ondorioak. 

Gauzak honela, egoera honen aurrean konponbidean jartzeko zera adierazi nahi dugu ez badago negoziaketarik eta akordiorako asmorik, egokiena galdeketa deitzea da. Hori bai herri galdeketak egiteko araudia -EH BILDUk sustatuta- zorrotz betetzea eskatzen dugu. 

Honekin batera igortzen dugu Amasa Villabonako EH BILDUk egiten duen proposamena.

Modu berean dei egiten dugu urtarrilaren 16an, 11:00etatik aurrera, Villabonako Kultur Etxean, proposamen honen inguruan sakontzeko burutuko dugun BATZAR IREKIRA.

Edozein informazio osagarri behar izatekotan jarri harremanetan Nora Urbizu edota Xabat Laborde EH BILDUko zinegotziekin". 

 

EAJren proposamena

Beti irekita egongo diren lau edukiontzi proposatzen ditu EAJk (beira, papera, ontziak edota organikoarentzat) eta astean bitan irekiko den edukiontzi bat (errefusarentzat). Izan ere, EAJko kideentzat, "datu ofizialei begiratu eta gero errefusaren edukiontzian dago gakoa gaikako bilketan emaitza onak lortzeko eta hori da gure proposamena".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!